Helburua

Euskal dantzaren transmisioa laguntzea eta distiraduran parte hartzea, hona laburbilduz Leinua elkartearen helburu kultural eta artistikoa.

Horretarako, Leinuaren ekintza egitaraua lau ardatzen inguruan oinarritzen da:

  • Euskal dantzarako formakuntza eta ikusgarrien ekoizpena;
  • Euskal dantzaren praktika sozialaren garapena;
  • Euskal dantzaren eta kulturaren jendarteratzea;
  • Zorroztasunarekin batera bizikidetasuna.

Euskal dantzarako formakuntza eta ikusgarrien ekoizpena

Txikitatik euskal dantzaren irakaskuntza baitezpadakoa da eta horrek formatzaile frangoren inplikazioa galdegiten du. Paraleloki, ohizko musika talde bat sortua izan da animazioetan eta ikusgarrietan Leinuako dantzariekin – txiki ala handi – aritzeko.

Euskal dantzaren praktika sozialaren garapena

Urteak joan, urteak jin, Leinua inplikatzen edota ekitaldiak antolatzen ditu (ohiko dantzaldiak, tailerrak…) eta horrela, euskal dantzaren praktika amankomunak arrapizten laguntzen ditu.

Euskal dantzaren eta kulturaren jendarteratzea

Euskal jestu koreografikoari zentzuaren ematea erronka nagusia da, horrek isilka hedatzen ari den folklorizazioaren oztopoa saihesten du. Mintzaldiak, erakusketak, egiazko tradizio ekimenetan parte hartzea: hauek oro erregularki Leinuako kideei proposatuak dira bainan ere beste publikoei.

Adibide gisa, Leinuak gaur egun bi mintzaldi eskaintzen ditu: « Euskal dantzaren estetika » (L’Esthétique de la danse basque) eta « Euskal dantza XX.garren mendean » (La Danse basque au XXe siècle). Hauek eman daitezke memento edo toki ezberdinetan (mediateketan, ohiko dantza eta musika festibaletan, kultura zentroetan …).

Zorroztasunarekin batera bizikidetasuna

Kultura eta arte egitasmo ausartaren sortzeak eta bideratzeak ez du inola ere jendeen arteko bizikidetasuna baztertzen. Leinua herri-hezkuntzarako elkartea da eta ondorioz, saiatzen da bere kideekin adiskidetasun eta elkartasunezko harremanen lehenestea eta garatzea.