1988az geroztik…

1988an, oroz gainetik Baionako Orai Bat euskal dantza taldetik zetozen dantzari « nomada » batzuek beren puska xumeak (dantza jantzi desparetu zenbait) Hiriburuko herriak prestatu « egina presteko » gela batean ezarri zituzten. Hamabost bat dantzarik– hauen artean gazteenak ez zituen oraino hogei urte beteak – espazio horren baliatzen hasi ziren, anitz gar eta kemenekin. Leinua elkartea horrela sortu zen. 1988 ko udan, Vierhouteneko hirian (Herbehereak), Leinua taldeak nazioarteko festibal batean parte hartu zuen eta lehen urtea horrela iragan zen.

1988/1989ko ikasturtea iragan zen nahiko histuak ziren gela ezberdinen edertze lanetan. Bakoitza bapatean bilakatu zen nola tindatzaile hala elektrikari edo maiasturu. Ber mementoan, lehen dantza kurtsoak abiatu ziren eta dantzari gazte berriek hastapeneko taldea indartu zuten.

Geroztik, erritmo handiarekin ekintzak eta sorkuntzak garatu ziren eta hauen artean bereziki azpimarra ditzagun:

  • Hainbat bidaia atzerrian: Hego Korea, Kanada, Hungaria, Irlanda, Maroko, Gales, Alemania, Italia, Suitza, Belgika, Portugal, Espaina…
  • sorkuntza koreografikoak : « Nahas Mahas » (1999), « Hirubibat » (2004), « Euskal Urratsak » (2006), « Euskal Urratsak Ttiki » (2007), « Naizena Ez Naiz » (2007), « Sakratua » (2010), « Leinuruak » (2014) ; « Zure Osagariarri » (2015), « Bi Gehio » (2019), « Eskuz Esku » (2022), « Hirurak Bat » (2023), « Zer-Errituak » (2024), « Oihal-Errituak » (2024) ;
  • Otxote Leinua euskal abesbatza (1992 / 2000) ;
  • bi diska ekoizpen : Anaban (2001), Kabalkadak (2009).

Ekintza artistikoak eramatearekin batera, Leinuako dantzariak eta musikariak zuzenki inplikatu ziren 1990eko hamarkadaren hastapenean, lehiakideak ziren lehenagoko bi euskal dantza federazioen bateratzeko urratsetan. Halaber, beste elkarte batzuen partaidetzarekin, euskal dantzaren eta musikaren praktika sozialaren aldeko egitasmoak sortu zituzten, hauen artean:

  • « Dantzazpi » Baionako bestetako euskal dantzaldi enblematikoa (1991az geroztik);
  • « Kantaleon » Baionako bestakari, Ibaialde taldearekin partaidetzan (1996) ;
  • « Karrikaldi » Baionako bestetan (2006az geroztik) ;
  • « Hiriburu Dantzan » (2023 & 2024) ;
  • « Hiruak Dantzan » (2024az geroztik).

2011ko udaberrian, Iparraldeko Dantzarien Biltzarrarekin batera, Leinuak ekimena hartu zuen Etorkizuna Kontzeptuak sortzeko eta aterbetzeko. Entitate berri honen helburua zen euskal dantzaren eta musikaren sarraraztea zinezko desmartxa artistiko batean non parte hartuko zuten ikuspegi ezberdinetarik zetozen dantzari, musikari, koreografo eta konpositoreek. 2016an, lehen urrats baikorrak ikusirik, Etorkizuna Kontzeptuak elkartea euskal dantza berriaren kolektibo artistiko profesionala bilakatu zen Bilaka Kolektiboa izena hartuz.

2024an, Leinua elkarteak 250 kide baino gehiago baditu (dantzari, musikari gei gobernantza, logistika).