Ohitura eta sorkuntza uztartzen dituen bide zorrotz eta berezi bat hartuz, Leinua taldeak euskal dantza bizia eta gaurkoaren ideia defendatzen du.

Berrogei bat dantzari eta musikari trebez osaturik, Leinua taldeak Frantziako eta munduko eskualde anitzetan (Hego Korea, Kanada, Herbehereak, Gales, Suitza, Belgika, Portugal, Espainia) aurkeztu ditu bere ikusgarriak.

Euskal arte koreografikoak irudikatzeko ere hautatua izan da euskal kultura eta kirol munduko ordezkari desberdinak elkartu dituzten hainbat gaualdiren karietara (Baiona eta Akizeko zezen-plazetan, Baionako Kirol-Palazioan, Tolosako Kirol-Palazioan, Tolosako Zenith kontzertu-salan). 2001 urtean, berrogeita hamar herrialdetako kirolari eta artista gazte onenak bildu zituzten Frankofoniaren 4. jokoetan Frantzia ordezkatu zuen eta, Ottawako Arte Nazio-Zentroan iragan finalerako kalifikazioa lortu ere.

Koreografia zuzendaritza: Nadine eta Roger Goyhénèche
Musika zuzendaritza: Elixabet Dufour, Sébastien Paulini-k lagundurik

Leinua taldeak Hiriburu, Milafranga eta Mugerreko herriko etxeen diru-laguntzak hartzen ditu. Euskal kultur erakundeak, Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak maiz ekartzen diote beren sustengua.