Folklore jaialdi, turismo bulego edo besta elkarte batzuek gonbidaturik, Leinua taldeak bere euskal ohiko dantza ikusgarria usu aurkezten du.
« … Hainbeste dotoreziak eta teknikak sentiarazten dute taldearen lehen urratsak urrun direla (…) Ohiko dantza horiek, nolabait moldaturik, teknika harrigarria suposatzen dute, bikoteak, bikotea, mutilak ala neskak txandaka uzten dituztelarik urratsa gidatzen(…) Zangoek puntua egiten dute musikariek sutsuki jotzen dituzten ohiko doinuei jarraituz… »
Info France – Kanada, 2001eko uztailaren 16an
« … Folklore alor horretan, kalitate handiko artea ikusteko aukera izan dugu. Lehen urratsak hasiz gero, jendetzak alaiki neurtu du erritmoa txalo eginez. (…) Leinua taldearen erakustaldia – ez baita hitz egokiagorik – bereziki zuberotar dantzak eman dituelarik, eredutzat har daiteke. »
Sud-Ouest, 1997ko agorrilaren 18a
"Ezpata" entzunezko laburpena
« Leinua taldeak sekulako arrakasta bildu du Amodiozko Gelako oihaletxearen azpian (…) Bigarren partean, zuberotar taldea liluragarria izan da (gaur egungo taldeen artean onenetarik, onena ez bada) (…) Azken partean, fandango ikaragarriak eta bertako kadrilak publikoa zur eta lur, loriaturik utzi dute. … » Sud-Ouest, 1997ko agorrilaren 15a
« … Publikoa dantzaz gozatu da Leinua talde ospetsuari esker. Kohesio ezin hobea, jantzi zoragarriak, aurkezpen izigarri ongi menperatuak » Sud-Ouest, 1996ko agorrilaren 22a

« … Erritmo kartsua itzuli da euskal dantzaren aberastasuna erakutsi duten Leinua taldeko dantzariei esker… » La Semaine du Pays Basque, 1996ko agorrilaren 16a
Orrialdearen goiko partea