Balio handiko La Tradition de danse en Béarn et Pays Basque Français liburuan, Jean-Michel Guilcher-ek koreografia-ondare honen berezitasuna honela aztertzen du : « Biziki aberatsa den arte herrikoi honen hasieran, azpimarratzekoa da mailegatzeko trebetasun nabaria eta aspaldikoa badela. Elementu hau kontuan hartuz, ez dugu batere euskal ohituraren kontserbatzeko poderea gutiesten, ez eta antzinatasun handiko osagaiak barneratzeko bere gaitasuna ukatzen ere. Komeni da sinpleki onartzea bere baitan daukan kontserbatzeko podereaz gain beretzeko trebetasuna ere badaukala, bestea bezain harrigarria (…) Gutti izan dira hain berritzaileak eta beren ondarea eta balioei hain atxikiak izan diren laborantza gizarteak. » |