2004ko apirilaren 18an Baionako antzokian sorturik, Hirubibat – argi eta giro dotorez apaindurik – Leinua taldearen ikusgarri berria da.
"Hirubibat" entzunezko laburpena "Hirubibat" bideo-laburpena mpg formatuan, 2,93 mégakoa.
Koreografia eta antzezpena : Roger Goyhénèche, Nadine Goyhénèche-k lagundurik
Musika : Elixabet Dufour
Koprodukzioa : Euskal kultur erakundea, Euskal Dantzarien Biltzarra, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorra, Hiriburu, Milafranga eta Mugerreko Herriko Etxeak.

« … Hala gertatu da, kasualitatez eta zorionez, denbora gutti barne, Biarritzeko Kasinoan eta Baionako Antzokian, bi koreografo gaztek – Jon Maia-k eta Roger Goyhénèche-k – erakutsi digute euskal zazpi lurraldeen hiztegi dantzatuan oinarritu ikusgarri osoa, anitza, estetikoa eta esanguratsua konposa daitekeela… »
Philippe Oyhamburu, Etorki Baleten sortzaile eta koreografoa – 2004ko apirilaren 22a
« … Nola ez sentitu zirrara bat Gernika / Guernica ikustean. Sarraskiaren aipamena, kantuen indarrak azkarturik, dolua, herstura eta berpizkundea, eta berriz abiatzen den bizia, suziri moduko fandango batean zapartzen den azken eszenaraino … Elkartasuna eta heldutasuna ohargarriak dira… Leinuak bere aztarna uzten du euskal kulturaren alor nagusia den dantzan… »
Sud-Ouest – 2004ko apirilaren 24a
«…Leinua taldearen Hirubibat izeneko azken ikusgarriak Baionako Antzokian bildu den publikoa liluratu du. Bi orduz, koreografia zoragarriek eramanik, hirurogei dantzari eta musikari ederki ibili dira eszenaren gainean. Hauetarik bat, Gernika/ Guernica, ez zuten sekulan aurkeztu Euskal Herrian. Zinez, kalitate handiko ikusgarria. » la Semaine du Pays Basque –2004ko apirilaren 22a
«… Amaierako txaloaldiak Leinuak eraman lana behar den bezala sariztatu du. Euskal dantzari buruz ikuspegi garaikidea baitu, ez da dudarik talde honek ohiko errepertorioa aurrera eramaten duela…»
Sud-Ouest –2005eko apirilaren 29a

Orrialdearen goiko partea